APNABI udako jarduerak birdefinitzeko lanean ari da

APNABI Autismo Bizkaia bere udako eskaintza Covid-19ren pandemiak eragindako egoera berrira egokitzen lanean ari da egun hauetan elkartea. Osasun-krisiaren bilakaera oraindik ezezaguna den arren, datorren udako erantzunak Estatuko Gobernuak emandako normaltasun berrirako trantsizio-planera egokituko dira, eta Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak emandako jarraibideen arabera gidatuko da, azken egunotan beren…

‘Light It Up Blue’ edo ‘Argitu urdinez’, 2020ko apirilaren 2an, osteguna, 21:00etan

Urtero, apirilaren 2an, Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Egunean, mundu osoko milaka eraikin eta monumentu enblematiko urdinez argiztatzen dira, autismoaren espektroaren nahastea (TEA) duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko eta elkartasuna adierazteko. APNABI Autismo Bizkaiak bat egin du ekimen horrekin, Autism Speaks-ek sustatutako Light It Up Blue (LIUB) nazioarteko sentsibilizazio kanpainaren…

APNABIko Gabonetako Jaia abenduaren 20an (ostirala) izango da Santutxuko Tximipark parke tematikoan

APNABIko familiok hitzordu bat daukagu datorren abenduaren 20an (ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera ospatuko den Gabonetako jaian. Aurten eszenatoki berri bat aukeratu dugu, Bilboko Santutxu auzoko TXIMIPARK parke tematikoa (Menéndez eta Pelayo kalea, 25B), Berriotxoa ikastetxearen ondoan dagoena, Santutxu eta Basarrateko metro geltokietatik bost minutura oinez. Jai hori aukera paregabea izango…

APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat antolatu du urriaren 5erako

Datorren urriaren 5ean, larunbatean, APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat egingo du AENdun pertsonen familientzat. DYAko profesionalek emango dute tailerra eta hainbat prozedura eta gaitasun azalduko dituzte, bat-batean gertatzen diren eta berehalako erantzuna behar duten egoeretan (eztarriko buxadurak, krisi epileptikoak, zorabioak, erredurak, intoxikazioak edo, besteak beste, ebakiak)…

Apirilak 12, APNABI Eguna: Batzar Orokorra eta bozkatzeko eskubideari buruzko hitzaldia

APNABI Eguna, gure elkartearen topaketa garrantzitsuena, datorren apirilaren 12an egingo da, ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bilbon duen Bizkaia Aretoa eraikinean. Topaketa horren barruan egingo da APNABI Autismo Bizkaiaren Batzar Orokorra, non, besteak beste, azken urteko jarduera eta emaitzak aztertu eta ekitaldi honetako aurrekontuak aurkeztuko baititugu. Topaketan hitzaldi bat emango…

APNABIren Gabonetako Jaia, ostiralean, abenduaren 22an

APNABIko familiak gonbidatuta gaude gure Gabonetako Jaira. Ospakizuna datorren ostiralean izango da, abenduaren 22an, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.  Aurten aldatu egingo dugu jaiaren eszenatokia, Jaipark txikiparkean izango da eta. Bilboko Txurdinaga auzoan dago (Gabriel Aresti kalea, 22), Kirikiño ikastolaren eraikinean, metroaren 3. lineako irteeraren ondoan. APNABIko familia handia osatzen…

APNABIko familiek esperientziak eta estrategiak bateratu dituzte autismoaren aurrean oreka emozionala berreskuratzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 100dik gora bazkidek parte hartu dute jardunaldian, non esperientziak eta estrategiak partekatu baitituzte aurrera egiteko oreka emozionala berreskuratzeko bidean. Àngels Ponce terapeutak parte hartu du APNABI GELA ekimenaren barruko jardunaldi honetan. Ekimen horrek helburutzat du prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa…