Laneratzea

[yoast-breadcrumb]

Laneratzea

Laneratzea

Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzen dugu. Hala, bide hori errazteko ekintzak garatzen ditugu beste erakunde batzuekin eta administrazio publikoarekin koordinatuta eta haiekin lankidetzan

Oculto
LAGUNTZADUN ENPLEGUA (LE)

Laguntzadun Enplegua enpresek eskura duten baliabide bat da, zeinaren bidez laguntzen baitzaie ez bakarrik ezgaitasuna duten langileak kontratatzeko lege-betebeharrari erantzuten (azaroaren 29ko 1/2003 Errege Lege Dekretuaren 42. art.), baizik eta baita ere Enpresaren Erantzukizun Sozialeko estrategia garatzen. Zehazki, Laguntzadun Enpleguak sostengua ematen dio enpresa bati enpresa horrek EES garatu nahi duenean pertsonen kudeaketa arloan, helburutzat hartuz lan arloko aukera berdintasuna bermatzea ezgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko orduan.

Laguntzadun Enpleguaren bidez enpresek doan jo dezakete profesional espezializatuengana, lagundu diezaieten ezgaitasuna duten pertsonak plantillan txertatzen.

APNABI LAN Autismo Bizkaia Enplegua atalean sistema metodologiko pertsonalizatu bat erabiltzen dugu, zeinaren helburua baita enpresaren beharrizanei erantzutea eta AENdun pertsonen helburu pertsonalak lortzea. Ez da bakarrik laneratzean oinarritutako sistema bat, baizik eta baita ere aukera bat pertsona bakoitzari bere bizi-proiektua betetzen laguntzeko. Hortaz, amaierarik gabeko prozesu bat da.

Programa hau LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan garatzen da. Informazio gehiago aurkituko duzu helbide honetan: Enplegu lagundua: desgaitasunen bat duten pertsonak kontratatzea sustatzeko neurria

PRESTAKUNTZA

APNABI LAN Autismo Bizkaia Enpleguarentzat prestakuntza sistema bat da, AENdun pertsonen gaitasunak baloratu eta garatzeko eta euren ezkutuko talentuak azaleratzeko, iragana edo curriculum akademikoa kontuan hartu gabe. Prestakuntza-jarduerak eta laguntzak eskaintzen ditu ingurune arruntetan, horrela jakiteko zeintzuk diren pertsona bakoitzaren balizko gaitasunak.

Helburua da pertsonen enplegagarritasuna hobetzea.

  • Lan-merkatuarekin lotutako prestakuntza-ekintzak diseinatu eta babesten ditugu.
  • Eduki teknikoak pertsona bakoitzaren gaitasun soziolaboralen garapenari egokitu behar zaizkio.
  • Ulertzen dugu prestakuntza funtsezko tresna dela, ez bakarrik ezagutzak barneratzen laguntzeko, baizik eta baita ere autonomia handiagoa garatzeko eta, horrela, pertsonen askatasun eta independentzia maila hobetzeko.
AZLAN ZENTRO OKUPAZIONALA

AZLAN zentro okupazionala zerbitzu sozial bat da, AENdun pertsona helduei eguneko arreta ematera bideratua dagoena eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartu dena. Zerbitzu edo zentro honek aukera ematen die AENdun pertsonei aktiboki parte hartzeko bizitza sozialean, eta horretarako baliatzen ditu lan-jarduera produktiboaren inguruan egituratutako garapen pertsonaleko programak, AENdun pertsonek lanpostu bat eskuratu dezaten posible denean. Helburutzat du erabiltzaileen garapen soziolaborala ahalbidetzea, euren autonomia pertsonala eta autodeterminazioa sustatzea eta gizartearen aitortza eta balorazio handiagoa lortzea.

Zentro honetan hainbat jarduera egiten dira Bizkaiko enpresa-ehunarekin garatutako lankidetzari esker. Hona hemen batzuk:

  • Manipulatu industrialak (kableak, packaging…)
  • Maching learning, data recording (Adimen Artifiziala, Ikusmen Artifiziala…)
  • Lorezaintza
  • Pakete banaketa

 

ENPRESENTZAKO NEURRI ALTERNATIBOAK

APNABI LAN Autismo Bizkaia Enplegua enplegu zerbitzu publikoan erregistratuta dago Enplegu Zentro Berezi bezala. Hortaz, badu gaitasuna zerbitzua emateko salbuespen-ziurtagirien bitartez.

Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzazko Errege Dekretuak bere 42. artikuluan dio 50 langile edo gehiago dituzten enpresek plantillaren % 2ko kuota erreserbatu behar dutela ezgaitasuna duten pertsonentzat. Gerta liteke enpresak betebehar hori ezin bete izatea osorik edo partzialki, 364/2005 EDren 1.2 artikuluan jasotako arrazoiengatik.

Kasu horietan, enpresak eskatu behar du aitortu dakiola erreserbatutako kuota betetzeko salbuespen oso edo partziala eta onartu dakiola neurri alternatiboak aplikatzea.

Hauek izan daitezke erreserba-kuotaren neurri alternatiboak:

  • Merkataritzako KONTRATU bat edo KONTRATU zibil bat hitzartzea Enplegu Zentro Berezi batekin edo ezgaitasuna duen langile autonomo batekin, lehengaiak, makineria, ekipo-ondasunak edo bestelako edozein ondasun hornitzeko edo enpresaren jarduera arruntaz besteko zerbitzuak edo zerbitzu osagarriak emateko. Zenbatekoa: 3 bider URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, ezgaitasuna duen eta kontratatu ez den pertsona bakoitzeko.
  • Laneratze-jarduerak garatzeko DOHAINTZAK ETA BABESLETZAK erabilpen publikoko fundazio edo elkarteei, zeintzuen helburu soziala baita, besteak beste, lanbide heziketa eskaintzea, laneratzea edo enplegua sortzea ezgaitasunak dituzten pertsonentzat. Zenbatekoa: 1,5 bider URTEKO IPREM indizearen zenbatekoa, ezgaitasuna duen eta kontratatu ez den pertsona bakoitzeko.
  • LANTOKI bat sortzea, aldez aurretik horretarako kontratu bat hitzartuz Enplegu Zentro Berezi batekin.

Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan APNABI LAN elkarteko enplegu unitatearekin edo sartu Lanbideren Salbuespen adierazpena eta hautazko neurrien hartzea dokumentuan.

Animatzen zara? Guk lagunduko dizugu!

© 2021 APNABI LAN. Basurtuko Geltokiko Kalea, 1. 48002 Bilbo. Telf: 944 754 417

LEGE OHARRAPRIBATUTASUN POLITIKA

Comments are closed.