APNABIko Gabonetako Jaia abenduaren 20an (ostirala) izango da Santutxuko Tximipark parke tematikoan

APNABIko familiok hitzordu bat daukagu datorren abenduaren 20an (ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera ospatuko den Gabonetako jaian. Aurten eszenatoki berri bat aukeratu dugu, Bilboko Santutxu auzoko TXIMIPARK parke tematikoa (Menéndez eta Pelayo kalea, 25B), Berriotxoa ikastetxearen ondoan dagoena, Santutxu eta Basarrateko metro geltokietatik bost minutura oinez. Jai hori aukera paregabea izango…

Urriaren 31n APNABIk bizitza osasuntsua helburu duen multi-kiroleko bigarren jardunaldia ospatuko du

APNABIk autismoa duten pertsonentzako Multi-kiroleko bigarren Jardunaldia antolatu du datorren urriaren 31n (osteguna). Ekimen hori Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian egingo da, APNABIren Bizitza Osasuntsurako Programaren barruan, eta oinarritzat dauka taldeka eginiko jarduera fisikoa bultzatzea, betiere plan pertsonalizatu batekin eta jarraipen profesionalarekin. Jardunaldian izango dira Deustu, Blas de Otero, Garamendi,…

APNABIko familien Jai Handia, ekainaren 22an

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du ekainaren 22an, Bilboko Jesuiten Eskolako instalazioetan (Urkixo Zumarkalea, 67). Elkarte hau osatzen duten familia guztiak eta haien inguru hurbileko pertsonak gonbidatuta daude hitzordu berezi honetara. Egitarau bete-betea prestatu dugu udari ongietorria egiteko ekitaldi honetarako: jarduera ludikoak txikientzat, txapelketak eta tailerrak. Helduek Laser Tag, errealitate…

Apirilak 2, Autismoaren Munduko Eguna

APNABIk Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatuko du apirilaren 2an. Elkartearen egutegiko egun garrantzitsuenetako bat da, eta hainbat ekintza partekatuko ditugu AENdun pertsonen eskubideak aldarrikatzeko eta gizartea gai horren inguruan sentsibilizatzeko. APNABIk sustatutako topaketa hori Bilboko Areatzako estalpeetan egingo da. AENdun pertsonek primeran pasako dute aisialdi eta animaziozko gune batean beren…

Zozketa: sarrera bikoitz bi urtarrilaren 21eko Bilbao Basket-Obradoiro partidurako

bilbao basket

APNABI Autismo Bizkaia erakunde gonbidatu gisa joango da datorren urtarrilaren 21ean Bilbao Basketek eta Obradoirok Miribillako Bilbao Arena estadioan jokatuko duten ACB ligako saskibaloi partidura. Hori dela eta, klubak emango dizkigun bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Parte hartzeko, aski da esteka honetan aurkituko duzun inprimakia betetzea, eta Apnabi Autismo Bizkaiako bazkidea…

APNABIren Gabonetako Jaia, ostiralean, abenduaren 22an

APNABIko familiak gonbidatuta gaude gure Gabonetako Jaira. Ospakizuna datorren ostiralean izango da, abenduaren 22an, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.  Aurten aldatu egingo dugu jaiaren eszenatokia, Jaipark txikiparkean izango da eta. Bilboko Txurdinaga auzoan dago (Gabriel Aresti kalea, 22), Kirikiño ikastolaren eraikinean, metroaren 3. lineako irteeraren ondoan. APNABIko familia handia osatzen…

Abenduak 1, ospatuko dugu Eukararen Eguna

Ostiral honetan, abenduak 1, Euskararen Eguna ospatuko dugula San Ignazioko Agoitz Plazan, Euskararen Etxearen aurrean (Euria ari badu, atzeko plazan, Baztan Haranaren Plazako arkupeetan). Hona hemen APNABIk Euskararen Egunean antolatuko duen ekitaldiaren programazioa: EUSKARAREN EGUNA – PROGRAMAZIOA 11:30 h. Agoitz plazan elkartu Euskal musika trikitiarekin Euskal janaria Athleticeko nesken taldeko…