Konponbide grafikoak

[yoast-breadcrumb]

Konponbide grafikoak

Inpresioz betetako mundu bat

Diseinu grafikoko konponbide berritzaileak, integralak eta neurrira eginak eskaintzen dizkizugu, zure ideia pertsonal zein profesionala prestatu eta sustatu dezazun. Kontsultatu komunikazio-ekintzetarako gure zerbitzu-katalogo zabala.

Oculto
Inprimaketa digitala

Askotariko formatuak, tolesteak, euskarriak, formak eta akaberak zure inprimaketa pertsonal zein komertzialentzat. 

  • Bisita-txartelak.
  • Flyer-ak.
  • Foiletoak.
  • Posterrak.
  • Papergintza korporatiboa: gutunetarako papera, gutunazalak, zigiluak, mahai gainerako koadernoak, auto-kopiatzaileak, orri markatzaileak, txartel itsaskorrak, erlaitzdun karpetak, artxibagailuak, CD zorroak…
  • Katalogoak: grapaz edo kolaz josiak edo wire-o edo espiralez enkoadernatuak.

Aukeratu dezakezu ertzetan kolorea jartzea; plastifikatu distiratsua, distira gabea edo Soft Touch; berniz selektiboak, 3D, ultra-distiratsuak edo purpurina; termo-erliebea; tinta arraskagarria; zulatuak, atetik zintzilikatzekoak (flycut) edo forma desberdinetako trokelatuak; paper metalizatua, testuraduna, gofratua, Kraft papera, paper ekologikoa, fluor berdea, horia edo laranja; datu aldakorrak… zuk aukeratu! 

Formatu txiki eta handiko kartelgintza

Formatu txiki eta handiko kartelak inprimatzen ditugu, barne edo kanpoalderako, neurrira eginiko akaberekin: kartoi-luma, dibond, forex…

  • Mihiseak.
  • Laminatuak.
  • Lonak.
  • Xaflak.
  • Panelak.
  • Biniloak.
  • Irudiak.
Produktu pertsonalizatuak eta promozioetarako produktuak

Opari praktikoak, modakoak edo teknologikoak, aproposak zure logotipoarekin, enpresa-irudiarekin, esloganarekin edo argazki batekin dekoratzeko.

  • Oihalezkoak: biserak, txanoak, kamisetak, alkandorak, poloak, jertseak, beroki polarrak, lanerako arropa, jakak, berokiak, txalekoak, aterkiak…
  • Bulegokoak: boligrafoak, arkatzak, markagailuak, koadernoak…
  • Poltsak: kotoizko poltsak, motxilak, zorroak…
  • Teknologikoak: pen drive-ak (USB memoriak), kanpoko bateriak, audio-gailuak, tabletentzako zorroak…
  • Beste batzuk:kikarak, katiluak, kantinplorak, puzzleak, giltzatakoak, pinak, txapak…
Ekitaldietarako erakusgailu eta produktuak

Hobetu zure marka-irudia eta pertsonalizatu dekorazioa erakusgailuekin, dela azoketarako, ekitaldietarako, jaietarako edo dela zeure bulegoan bertan espazioak bereizteko.

  • Roll-up-ak.
  • X-banner.
  • Ongi-etorri stand-ak.
  • Photocall-ak.
  • Totemak.
  • Banderak.
  • Ekitaldietarako inprimatutako produktuak: kontrolerako eskumuturrekoak, sarrera seguruak, zozketa-txartelak, leporako zintak, PVC-zko akreditazioak, izena jartzekoak, edalontzi berrerabilgarriak, paperezko poltsak….
Packaging-a

Pertsonalizatu zure produktua, bakarra izan dadin eta zure marka bereizi dezan lehiakideengandik.

  • Bitxiak gordetzeko kaxak.
  • Etiketak banatzeko kaxak.
  • Kutxak.
  • Botilentzako kaxak.
  • Gozokientzako kaxak.
  • Lunch box-ak.
  • Askotariko bilgarriak.
  • Boto-kutxak.
Bereziak hotel eta jatetxeentzat

Inpresioz betetako mundu bat zaporez betetako mundu batentzat! Aurkitu ostalaritzarako inprimatutako produktu-sorta.

  • Menu-karta.
  • Bakarkako mantelak.
  • Zapi-banatzaileak..
  • Edalontzi azpikoak.
  • Mahai-tresnentzako zorroak.
  • Botilentzako lepokoak.
  • Kontua eramateko azpilak.
  • Mahairako SPP (salmenta puntuko publizitatea)
  • Mini roll-up-ak.
  • Izena jartzeko astoak.
  • Alfonbrak.
Linea ekologikoa

Komunika zaitez ingurumena errespetatuz: bisita-txartelak, gutunazalak, kraft birziklagarria, paper birziklatuak, edalontzi berrerabilgarriak, kartoizko altzariak, boligrafo birziklagarria duten koadernoak, boligrafo ekologikoak, kartoizko roll-up-ak, birziklatutako euskarri zurrunak…

Fotokopistegia eta manipulatuak

Zuri-beltzeko edo koloretako inprimaketa, wire-o edo espiralez enkoadernatzea, grapaz edo kolaz jostea, plastifikatzea, enkartatzea, jasotzea, tolestea, gutunazaletan sartzea, zorroetan sartzea, etiketatzea, zigilatzea, dokumentuak bidali eta entregatzea.

Gabonetarako bereziak

Christmas-ak, agendak, patrikako, mahaiko eta hormako egutegiak; diseinu pertsonalizatua, inprimatzea eta manipulatzea, tamaina eta akabera desberdinak. Kontsultatu gure katalogoak: 2022ko agenden katalogoa

Nahi duzu forma eman diezaiegun zure ideiei?

© 2021 APNABI LAN. Basurtuko Geltokiko Kalea, 1. 48002 Bilbo. Telf: 944 754 417

LEGE OHARRAPRIBATUTASUN POLITIKA

Comments are closed.