[yoast-breadcrumb]
Gure denda
Gure denda zabalik zuretzat
Espezialistak gara papergintzan, bulegoko materialean eta kopistegiko lanetan. Zentro okupazional bat da, Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) duten pertsonen laneratzea ahalbidetzen duena. Gure dendan saltzen ditugu gure produktuak eta APNABI Autismo Bizkaia elkartearen merchandising-a, eta laster online ere bai. Ez dugu hesirik! Aurki gaitzazu!
Lekuona margolariaren kalea 11, 48002 Bilbo
Oculto
APNABI Autismo Bizkaia elkartearen produktuak
Gure dendan baduzu aukera APNABI Autismo Bizkaia elkartearen merchandising-eko produktu guztiak erosteko! Zure erosketarekin laguntza ematen diguzu elkartearen programa, zerbitzu eta ekimenak aurrera eramateko eta, horrela, AENdun pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gure kolektiboa ikusgarriago egiteko.
Gainera, laster online erosteko aukera ere izango duzu, webgune honetan bertan!
Kopistegiko zerbitzuak
Gure dendan espezialistak gara papergintzan, fotokopistegian eta inprimaketan. Zertan lagun zaitzakegu? Koloretan eta zuri-beltzean inprimatzen dugu, agiriak plastifikatzen eta enkoadernatzen ditugu, gutunazaletan sartzeko zerbitzua eskaintzen dugu, bulegoko materiala saltzen dugu (stock-ean duguna eta eskaerapekoa ere bai) eta askoz gehiago.
Bulegoko materiala
Bulegoko materiala eta papergintzako produktuak erosi ahal izango dituzu. Nahiago baduzu, gure onlineko materialen denda kontsultatu dezakezu eta zure eskaera egin erosotasun osoz. Hala, etxean edo bulegoan jaso ahal izango duzu zure erosketa edo gure dendara etor zaitezke jasotzera (Lekuona margolariaren kalea 11, 48002 Bilbo).
Erosi online eta jaso dendan doan!
© 2021 APNABI LAN. Basurtuko Geltokiko Kalea, 1. 48002 Bilbo. Telf: 944 754 417