APNABIren Aldamiz Ikastetxeak ikasturtea agurtu du

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko irakasle taldeak 2019-2020 ikasturtea itxiko du ekainaren azken egunetan, COVID-19aren konfinamenduak eta pandemiak markatutako hirugarren hiruhileko atipikoaren ondoren. Ikasleak ikasgeletatik kanpo egon diren bitartean, hezkuntza-lanak urrutitik jarraitu du. Azken aste hauetan, gainera, bilera presentzialak egin dira familiekin eta, ikasleekin, topaketa puntualak, aldi horren balorazioa egin…

APNABI Autismo Bizkaiaren Aldamiz ikastetxeko irakasle taldea lanean ari da geletara itzuli ahal izateko

Azken asteetan, APNABIren hezkuntza-alorraren jardunak deseskalada du ardatz, eta ikasgeletara segurtasun osoz itzultzeko formularik egokiena diseinatzen ari da, bai ikasleentzat bai talde profesionalentzat. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren azken jakinarazpenen arabera, maiatzaren 25etik aurrera egin ahal izango litzateke, baldin eta lurraldea Estatuko Gobernuak emandako normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 2. fasean…

Aldamiz Ikastetxeak baserri eskolaz gozatu du jarduera partekatu baten bitartez

APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleek irteera bat izan zuten Baratzeko baserri-eskolara (Arteaga, Bizkaia) otsailaren 20an eta 21ean. Erandioko Jado ikastetxeko neska-mutilekin batera egin zen jarduera, ingurune naturaletara egiten diren beste irteera batzuetatik oso desberdina. Aldez aurreko prestakuntza ezinbestekoa izan da bai Aldamiz taldearentzat —Ortuella, Txurdinaga eta Deustuko ikastetxeetakoak— bai Jadoko ikasleentzat,…