APNABIk nazioarteko psikomotrizitate-mintegi batean partekatu ditu bere esperientziak gorputz-lanetan

Vega Marquetak, APNABI Autismo Bizkaiko Arrigorriagako Eguneko Arreta Zentroko hezitzaileak, joan den larunbatean, uztailaren 11n, parte hartu zuen Txileko psikomotrizitateko CICEP zentroak antolatutako nazioarteko mintegi batean. Bere hitzaldian, “AEN dun pertsona helduaren gorputza, komunikaziorako eta munduarekiko harremanetarako motorra” izenburupean, elkartea zentro horretan egiten ari den gorputz-lanaren proiektuaren gako batzuk azaldu…

APNABIren eguneko arretarako zentroek ateak ireki dituzte berriro

Ia 3 hilabeteko etenaldiaren ondoren, APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko zentroak maiatzaren 20an hasiko dira berriro lanean, Bizkaiko Foru Aldundiarekin koordinatuta. Azken asteetan berraktibatutako elkartearen beste zerbitzuetan bezala, beharrezkoa izan da jarduera Covid-19ren osasun-krisiak eragindako gizarte-errealitate berrira egokitzea. Deseskalatze horretan aurrera egiteko, azken asteetan talde profesionalak zerbitzuaren erabiltzaileen eta haien familien egungo…

Arrigorriagako EAZak 15 urteko ibilbidea egin du

Apirilaren 25ean, larunbata, Arrigorriagako eguneko arreta zentroak, EAZ, 15 urte bete zituen. Efemeridea alerta-egoeran heldu da, eta, beraz, ospakizunak atzeratu egin behar izan dira ohiko jarduerari berriro ekiten zaion unera arte. Jaia antolatuko dute erakundeko beste zentroetako pertsonak biltzeko eta denen artean ospatzeko. Bideo oroigarri bat egiteko asmoa ere badute….