APNABI Autismo Bizkaiak ikus-entzunezko kanpaina bat jarri du abian, “barneratzailea, aberasgarria eta atsegina” den aisiarako eskubidea defendatzeko

APNABI Autismo Bizkaiak, Aisialdi eta Denbora Libreko arlotik, sentsibilizazio-kanpaina bat sortu du, “astialdi aberasgarri eta egokia” ahalbidetzearen garrantziari buruz, autismoaren espektroko nahasmenak  (AEN) dituzten pertsonentzat ere. Ardatz nagusia bideo bat da, aisialdiaren arloko erakunde, entitate eta baliabideei buruz gogoeta eragitea helburu duena. Elkarteak beste erakunde batzuei eskua luzatu nahi die…