Asperger sindromeari buruzko mitoak aztertuko ditu APNABIk jardunaldi batean eta dagoeneko izen ematea zabalik dago

Otsailaren 18an Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, aurten ere APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi tekniko eta dibulgaziokoa egingo du. “Asperger sindromea: mitotik errealitatera” izenburupean, Asperger duten pertsonek beren eskubideak erabiltzeko dituzten zailtasunei buruz hitz egingo da, izan ere, sarritan, gizartearentzat beren nahastea ez da ikusten eta…

Lan-trebakuntzako ikastaro berria eskainiko du Entremanosek AENa duten Bizkaiko gazteentzat

apnabi

Entremanos – Eskuartean APNABIren sustapen sozio-laboraleko arloak, autismo espektroaren nahastea (AEN) duten eta langabezian dauden gazteentzako lan-trebakuntzako 3. ikastaroa prestatu du. Produktu grafikoak manipulatzen ikasteko prestakuntza eskainiko da, pertsona horien lan aktibazioa eta merkaturatzea sustatzeko. 2019ko ikastaroan parte hartu zuten gazteek abenduan jaso zituzten haien diplomak. Ikastaroak 350 ordu iraungo…

APNABIren kirol taldeak gogotsu jarraituko du 2020 urtean

deporte

Bizimodu osasungarria bultzatzeko ahaleginean, APNABIk hainbat jarduera bultzatzen ditu urtean zehar. Kirol-taldea da garrantzitsuenetako bat. 2018an sortu zen, eta 2020an ere bere dinamikekin jarraituko du. 16 urtetik gorako 25 neska-mutilek aktiboki parte hartzen dute entrenamendu-saioetan astero, eta horrez gain, jarduera ugari egiten dituzte asteburuetan. Egitaraua parte-hartzaileekin adostuta diseinatzen da, haien…

APNABIk proiektu bat garatu du Bilboko autobusen irisgarritasun kognitiboa hobetzeko

APNABI Autismo Bizkaiak proiektu bat garatu du autismoaren espektroko nahasteak (AEN) eta adimenaren edo garapenaren ezgaitasunak dituzten pertsonen irisgarritasun kognitiboa hobetzeko Bilboko autobus urbanoek egiten dituzten joan-etorrietan. Proiektu honen azken helburua da pertsona horiei autonomia ematea eta, horrela, euren bizi-kalitatea hobetzea. FEVAS Plena Inclusión Euskadi, EHLABE eta Lantegi Batuak erakundeekin…

Gure elkarteak erromeria batekin ospatuko du Euskararen Eguna Basurtun

euskararen eguna

Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten ehun lagun baino gehiagok (APNABIko eguneko arreta zentroetako erabiltzaileak eta erakunde bereko Aldamiz Ikastetxeko ikasleak) parte hartu dute gaur Euskararen Nazioarteko egunaren karietara Basurtun antolatu den erromerian. Erromeriako parte hartzaileek ondoan izan dituzte Auritz musika taldeko Mikel eta Gorka Bizar, biak hala biak musikariak eta…

APNABIko eguneko arreta zentroek uda aprobetxatzen dute jarduera berri eta desberdinak egiteko

CAD

Uda, eguraldi ona eta oporrak iristearekin batera, Garamendi eguneko arreta zentroan erabiltzaileek proposatutako ez-ohiko jarduerak egin ditugu uztailean. Zuokin partekatu nahi ditugu hainbat jatetxetara egin ditugun txangoak. Jarduera horiek antolatu ditugu zentroko erabiltzaile askok proposatu digutelako, eta hainbat helburu landu ditugu, besteak beste, gizarteratzea, inguruko baliabideekin gozatzea, burujabetza, auto-gidaritza, adostasuna……

APNABI protagonista Bakioko V. MTB martxan

martxa-bakio

APNABI Autismo Bizkaia izan da Bakioko V. MTB (mountain bike) Martxaren protagonista. Ekitaldia uztailaren 21ean (igandea) egin zen, adin desberdinetako ehundik gora parte- hartzailerekin. Kirol ekitaldi solidario hau –ez da txapelketa bat- Bakion eta inguruko udalerrietan egiten da, 30 kilometroko zirkuitu batean, bai mendiko pistetan eta baita ere asfaltoan, eta…

Laguntzadun enplegua, enplegu inklusiboa

eroski

2019ko lehen seihilekoan, AENdun hamar pertsonak lan-kontratu bat lortu dute enpresa arrunt batean. Hamar kontratazio horiek egin dituzten enpresa edo erakunde gehienak zerbitzuen sektorekoak dira. Urtero parte hartzen duten Primark eta Unilever enpresez gain, aurten RETAbet, Eroski, Ausolan eta IRSE konpainiek ere bat egin dute ekimenarekin. Hamar kontratazio horietatik hiru…

“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

Aisialdi inklusiboa: nahi baduzu, ahal duzu

apnabi-ondavasca

APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Eremuko arduradun Esther Fernándezek joan den ekainaren 7an Onda Vascako irratsaio batean esan zuen aisialdia funtsezkoa dela edozein pertsonaren bizitzan. “Denoi gustatzen zaigu ongi sentiarazten gaituzten gauzekin gozatzea. APNABIn lanean dihardugu AENdun pertsonek ere denbora libre aberasgarri eta betegarria izan dezaten. Gure helburua da horretarako…