Asperger sindromeari buruzko mitoak aztertuko ditu APNABIk jardunaldi batean eta dagoeneko izen ematea zabalik dago

Otsailaren 18an Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta, hori dela eta, aurten ere APNABI Autismo Bizkaiak jardunaldi tekniko eta dibulgaziokoa egingo du. “Asperger sindromea: mitotik errealitatera” izenburupean, Asperger duten pertsonek beren eskubideak erabiltzeko dituzten zailtasunei buruz hitz egingo da, izan ere, sarritan, gizartearentzat beren nahastea ez da ikusten eta…