Cocina & Catering

[yoast-breadcrumb]

Cocina & Catering

Zaporez betetako mundua

2001ean sortu ginen konpromiso sozial irmo batekin, hau da, enplegu-aukerak eskaintzea ezgaitasunak dituzten Bizkaiko pertsonei, eta harrezkero, erreferente bilakatu gara Bizkaiko ostalaritza sektorean. Urtetan zehar buru-belarri jardun dugu sukaldeko lanean eta catering-ak prestatzen, baita Zazpi jatetxearen bitartez ere.

Oculto
Honelakoa da gure sukaldea

APNABI Lan Sukaldea & Catering-a atalean 20 urtetik gorako eskarmentua dugu ostalaritzan eta jatetxeen sektorean. 2001ean sortu ginen konpromiso sozial irmo batekin, hau da, enplegu-aukerak eskaintzea Autismoaren Espektroko Nahasteak dituzten Bizkaiko pertsonei, eta harrezkero gure sukaldea erreferente bilakatu da.

0 km osagaiak

APNABI Lan Sukaldea & Catering-a atalean inguruko produktuen aldeko apustua egiten dugu gure zerbitzu gastronomikoak eskaintzean. Hala, aktiboki bultzatzen dugu garapen jasangarria, bidezko merkataritza eta gure inguruko ekoizleekiko konpromiso etikoa. Gainera, horri esker, posible dugu sasoiko produktu zaporetsuz eginiko dastaketak, otorduak eta lunch-ak prestatzea.

Produktu ekologikoak

Gure sukaldeak ingurumena eta animalien ongizatea errespetatzen ditu, APNABI Lan Sukaldea & Catering-a atalean osagai ekologikoak lehenesten ditugulako gure proposamen gastronomikoa egitean. Gainera, horrela bermatzen dugu gure lehengaien zaporea benetakoagoa eta kalitate handikoa dela.

Gure zerbitzuak

Hona hemen gure zerbitzu-karta zabala:
Bakarkako Box menuak, pintxo azpilak, Cofee Break, Cocktail & Lunch.
Kontsultatu konpromisorik gabe.

Oculto
Bakarkako Box menuak

Gaur egun bizi dugun egoera ikusita, APNABI Lan Sukaldea & Catering-a atalean zerbitzu-sorta berri bat garatu dugu, bakarkako kaxetan datorrena, osasun agintariek gomendatzen dituzten segurtasun- eta higiene-protokolo guztiak errespetatuz. Bakarkako Box-ak bi modalitatekoak izan daitezke:

  • Gosari box-a: box bakoitzak berak dakar behar den guztia: edalontzia, zapiak, nahasteko zotza, azukrea… Eta menuko opil edo mokaduak bilgarri barruan. Gel hidroalkoholikoa egongo da kafe, ur eta esne termoen ondoan, hobeto desinfektatu ahal izateko. Kontsultatu gure Gosari Box-en karta.
  • Lunch box-a bakarkako box bakoitza prest dator behar den guztiarekin, ahalik eta arrisku gutxien izateko. Barruan dakartza entsalada bat, pintxo eta ogitarteko sorta bat eta etxean eginiko postreetako bat, ahaztu gabe zapiak, olio-ozpinak edo mahai-tresnak. Box-a osa dezakezu freskagarriekin, urarekin edo ardoarekin… Kontsultatu gure Lunch Box-en karta.
Pintxo azpilak

Gure pintxo, ogitarteko edo sandwich onenez osatutako sorta bat, erotu ez zaitezen pintxoak aukeratzean… Bikainak urtebetetzeetarako edo bulegora eraman eta sorpresa bat emateko. Kontsultatu gure Pintxo azpilen karta.

Coffee Break

Apartak laneko bileren, konferentzien edo batzarren arteko atsedenaldi eta etenaldietarako. Hainbat Coffee zerbitzu dauzkagu, baina nahiago baduzu, zure beharren araberako zerbitzu bat presta dezakegu. Kontsultatu gure Coffe break karta.

Cocktail & Lunch

Hauxe da gehien eskatzen diguten zerbitzuetako bat, aukera ezin hobea edozein ekitaldiri ukitu berezi bat emateko. Bezero bakoitzaren beharrizanen arabera erabat pertsonalizatutako Coctail & lunch zerbitzua eskaintzen dugu. Goza itzazu pintxorik onenak, hartu trago bat gure langileek atenditutako barran… zure ekitaldia ahaztezina izango da.

Beste zerbitzu batzuk

Ez duzu aurkitzen nahi duzuna? Zure ekitaldia bereziagoa egin nahi duzu? Jar zaitez harremanetan gure taldearekin eta aholku emango dizugu xehetasun guzti-guztiak zaintzeko. Kontsultatu konpromisorik gabe.

© 2021 APNABI LAN. Basurtuko Geltokiko Kalea, 1. 48002 Bilbo. Telf: 944 754 417

LEGE OHARRAPRIBATUTASUN POLITIKA

Comments are closed.