APNABIk jaso du ONCEren Urrezko Txintxarria

APNABI Autismo Bizkaiak jaso du ONCE Euskadik sustatzen duen 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria. Aitortza hori gaur eman zaio, ekainaren 8an, Bilbon “gizarte inklusibo baten alde” egin den XVII. Txintxarri Lasterketa amaitzean. APNABI Urrezko Txintxarri izendatua izan da, berau izan delako boto gehien jaso duen erakundea ONCEk bere webgunean antolatzen duen…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

APNABI proposatua izan da 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria jasotzeko

ONCEk zabaldu du 2019ko Bilboko Urrezko Txintxarria aukeratzeko bozketa. Datorren ekainaren 8an emango du sari hori, Bilbon egingo den Gizarte inklusiboaren aldeko XVII. Txintxarri Lasterketa amaitutakoan. APNABI-Autismo Bizkaia izan da aukeratuetako bat, “40 urteko ibilbidea egin ondoren eta hasierako espiritu berbera mantenduz, erreferentziazko antolakunde bihurtu delako Autismoaren Espektroko Nahasteen arloan,…

APNABI, protagonista RETAbet Bilbao Basket eta Palencia Basket taldeen arteko partiduan 

Maiatzaren 12an (igandea) APNABI Autismo Bizkaia protagonista izan zen Miribillan, RETAbet Bilbao Basket eta Chocolates Trapa Palencia taldeen arteko partiduan. Igoerako playoff-en bigarren partidua zegoen jokoan, bost partidutatik onenak lortuko duelarik final four finalerako plaza bat. Atsedenaldian, APNABIko erabiltzaile-talde batek puzzle bat osatu zuen bere elkartearen logotipoarekin, Bilbao Arenako kantxaren erdian,…

Adimen Ezgaitasuna duten pertsonen parte-hartzeari eta hiritartasunari buruzko 1. jardunaldiak. “Ateak Zabalduz”

jornada-participacion

APNABIk apirilaren 4an eta 5ean parte hartu zuen Probosco erakundearen 25. urteurreneko jardunaldietan: Adimen Ezgaitasuna duten pertsonen parte-hartzeari eta hiritartasunari buruzko 1. jardunaldiak. “ATEAK ZABALDUZ” Ikerrek eta Rubenek euren hitzaldia eman zuten Susanaren laguntzarekin: Nire bizitza etxean, orain eta bihar. Rubenek esan digu primeran ibili zirela, jende asko ezagutu zutela…

Ezgaitasun intelektuala duten pertsonen boto eskubidea

derecho-al-voto

Estatuko Aldizkari Ofizialak abenduaren 6an argitaratu zuen hauteskunde legearen erreforma, Parlamentuan aho batez onartua, zeinaren bidez ezgaitasun intelektuala duten pertsonek sufragio eskubiderako gaitasun legala berreskuratuko baitute. Zuzenbide Zibilean eta Familia Zuzenbidean espezializatuta dagoen eta APNABIko aholkulari juridiko den Rafael Armesto abokatuarentzat, erreforma horrek erabateko aldaketa dakar, oso garrantzitsua da, eta…

APNABIK AENdun pertsonen gizarteratzea errebindikatu du Autismoaren Munduko Egunean

APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatu du Bilbon, herri-jai errebindikatzaile bat antolatu duelarik nahaste hori ikusgarri egiteko gizartean. Ekimen horretan elkarrekin bildu dira autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonak eta beren senitartekoak, elkarteko profesionalak eta ezgaitasunaren munduko beste erakunde batzuetako kideak. Urtero bezala, ekitaldian globo urdinak biodegradagarriak askatu…

APNABIren egoitza berriaren inaugurazio ofiziala ººº

inauguración-apnabi

APNABIk martxoaren 21ean (ostegunean) inauguratu zuen bere Bilboko egoitza berria. Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta elkarte honen (Mikel Pulgarin buru duena) Zuzendaritza Batzordeko hainbat kide. Inaugurazio ekitaldian izan zirenek instalazio…

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismodun pertsonen inklusioaren aldeko mezuak

Bilbao Basket

APNABIk Bilbao Basketen zaleenganaino eraman ditu autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonen inklusioaren aldeko mezuak. Igandean, hilaren 21ean, APNABIko kideek “Partidu bat, kausa bat” kanpaina protagonizatu zuten, bere bitartez autismoa ikusarazteko Retabet Bilbao Basket eta Monbus Obradoirok jokatutako partidura bildutako publikoaren artean. Partidu horrekin itxi zen Endesa Ligako lehenengo buelta….