PRIBATUTASUN POLITIKA

[yoast-breadcrumb]

PRIBATUTASUN POLITIKA

Erabilpen baldintza orokorrak eta datu pertsonalak babesteko politika

Erabiltzaileak bere borondatez eta www.apnabi.eus webgunearen eta bertako azpi-domeinuen bitartez eman dituen datuak APNABI Autismo Bizkaia elkarteak (aurrerantzean APNABI, Sabino Arana kalea 69, Bilbo 48012, IFK: G48094932) tratatuko ditu. Iban Huarte Esteban (dpo@apnabi.eus) izango da Datuen Babeserako Delegatua, bera delako Interneteko domeinuaren titularra eta datu pertsonalen tratamendurako arduraduna, eta datuak xede hauetarako erabiliko ditu:

Erabiltzailearen kontsultak, kexak, intzidentziak eta erreklamazioak kudeatu. Horretarako, APNABIk behar duten tratamendua emango die datuei egoki erantzun ahal izateko erabiltzaileak egindako eskaerari. Asmo horrekin, datu hauek erabiliko dira: erabiltzailearen izen-abizenak, posta elektronikoa, telefonoa, probintzia, posta kodea eta erabiltzaile hori APNABIko bazkidea den ala ez zehazten duen informazioa.
Behar izanez gero, APNABIk erabiltzailearen datuak jakinaraziko dizkie hirugarren kolaboratzaileei, egoki erantzuteko erabiltzaileak egindako informazio-eskaerei (adibidez, hirugarren horiek ematen dituzten produktu edo zerbitzuei buruzko kontsultak egiteko, baldin eta informazio hori jasotzeko beharrezkoa bada erabiltzaile eskatzailearen datuak ematea).

Webgunearen kontrol informatikoa. Horretarako, APNABIk behar den guztia egingo du webgunearen eta bertako azpi-domeinuen erabilpena zaindu eta kontrolatzeko eta edonolako iruzurrak prebenitu eta detektatzeko (manipulazio teknikoak, kode aldaketak, e.a.). Tratamendu hori beharrezkoa da Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen Legea betetzeko. Lege horren helburua da saihestea, prebenitzea nahiz detektatzea baimenik gabe eskuratu, aldatu edo galtzen dela erabiltzaileak ez diren hirugarren pertsonei buruzko informazio hura zeinak erantzukizun zibil, penal edo administratiboak ekar diezazkiokeen APNABIri.
APNABIk ezertarako behar badu erabiltzailearen baimena, baimen hori eskatuko dio zertarako den adieraziz, eta laukitxo espezifikoak jarriz onlineko inprimakietan edo bestelako formatu fisikoetan.
Erabiltzaileak Datuen Babesari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko du datu pertsonalen tratamenduari buruzko hurrengo atalean (tratamenduaren arduraduna, xedeak, legitimazioa, datuen hartzaileak eta nola erabil ditzakeen noiznahi bere datuen tratamenduaren gainean dituen eskubideak).

Datuak babesteko politika

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
APNABI Autismo Bizkaia
Autismoa eta Autismoaren espektroko beste nahaste batzuk dituztenen Bizkaiko gurasoen elkartea
Sabino Arana etorbidea 69
48012 Bilbo
IFK: G48094932
Datuen Babeseko Delegatuarekin harremanetan jartzeko: Iban Huarte Esteban dpo@apnabi.eus

Zertarako eta zein legitimaziorekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak helburu hauetarako tratatzen ditugu gehienbat:
Erabiltzaileek bazkide egiteko inprimakietan beren datu pertsonalak ematen dituztenean, datu horiek tratatzen ditugu erabiltzaileei alta emateko prozesua kudeatzeko. Hala, datu horiek tratatzen jarraitu ahal izango dugu, harik eta erabiltzaileak espresuki adierazten digun arte APNABIko bazkide izateari utzi nahi diola. Hortik aurrera, datu horiek gorde egingo ditugu legeak markatutako bost urteko epean.
Erabiltzaileek beren datu pertsonalak ematen dituztenean dohaintzak egiteko inprimakietan, datu horiek tratatzen ditugu erabiltzaileen dohaintzak kudeatzeko. Hala, datu horiek gordeko ditugu legeak markatutako hamar urteko epean.
Erabiltzaileek beren datu pertsonalak ematen dituztenean harremanetarako inprimakietan, datu horiek tratatzen ditugu euren informazio-eskaerei erantzuteko. Hala, datu horiek gordeko ditugu legeak markatutako bost urteko epean.
Halaber, datuak tratatzen ditugu zurekin lankidetza-harreman bat sortzeko eta gure helburuak betetzeko. Bazkideen, emaileen eta interesatuen datuak jarduera hauek garatzeko tratatzen ditugu:
APNABIri eta bere jarduerei buruzko informazioa bidali, aurretik baimendutako jakinarazpenen bidez (telefonoz, posta arruntez, SMSz, posta elektronikoz edo bat-bateko mezularitzaz).
Harremanetan jarri eta horrela bazkideen edota erabiltzaile eta emaileen asebetetze-gradua neurtu, hori baita komunikazio-bideak optimizatzeko eta horiekin guztiekin harreman hurbil bat izateko modu onena.
Bazkide, emaile eta interesatuen kontsultak erantzun eta kudeatu.
Kolaborazioak eskatu (dohaintzak, kuota igoerak eta bestelako parte-hartze mota batzuk, adibidez kanpainetan sinatu, e.a.) eta kolaborazio horiek kobratzeko prozesua kudeatu.
APNABIk antolatzen dituen ekitaldi eta ekintzetara gonbidatu.
Dohaintzen urteko zerga-ziurtagiria postaz edo digitalki bidali.
Profilak sortu, oinarritzat hartuz bazkide, emaile edo interesatuak zuzenean emandako informazioa, publikoki eskuratu daitekeen informazioa edo eurek publikatutako informazioa, eta, horrela, hobeto kudeatu aurreko puntuetan aipatutako jarduerak. Profil horiek ez dira erabiltzen, inolaz ere, ondorio juridikoak edo bestelako ondorioak izan ditzaketen erabaki automatizatuak hartzeko; gizakiek parte hartzen dute gure erabakimen-prozesu guztietan.

Horrelako komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, idatzi posta elektroniko bat Datuen Babeserako Delegatuari edo bidali eskaera bat gure helbidera Datuen Babeserako Delegatuaren izenean, orain edo beste momentu batean.

Nolako datu pertsonalak tratatuko dira?
Baimena emanez gero, APNABIk datu pertsonal hauek tratatu ahal izango ditu:
Identifikazio-datuak: izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, helbidea eta posta elektronikoko helbidea.
Datu sozialak: jaiotza-data, sexua, nazionalitatea, familiaren datuak, ama hizkuntza, baimenak, zaletasunak, e.a.
Datu ekonomikoak eta bankuko datuak: bankuko kontu zenbakia, kreditu edo debitu txartelaren kontua, datu fiskalak, egoera ekonomikoa, e.a.
Beste batzuk: Erabiltzaileek www.apanbi.eus webgunean eta bertako azpi-domeinuetan dauden inprimakien bitartez APNABIri emandako beste edozein datu pertsonal.

Dohaintzak egitea webguneen bidez
Erabiltzaileek posible dute dohaintzak egitea APNABIren jabetzakoak diren webguneen bidez. Dohaintza horien helburua da APNABIk autismoaren espektroko nahasteak dituzten pertsonen alde sustatzen dituen proiektuak babestea. Dohaintza egiteko prozesuan, APNABIk dohaintza egin nahi duten erabiltzaileen datu pertsonalak eskuratzen ditu:
Erabiltzaileak libreki erabakitzen duenean bere datu pertsonalak ematea (izen-abizenak, helbidea, posta-kodea, nortasun agiria, posta elektronikoa eta telefono finkoa edota mugikorra).
Dohaintza 100 eurokoa edo handiagoa denean (Kapital Zuritzea eta Terrorismoaren Finantzaketa prebenitzeko apirilaren 28ko 10/2010 Legearen Araudia onartzen duen 304/2014 Errege Dekretuko 42. artikulua betez), gorde egin behar dira emailearen datu pertsonalak, eta baita ere funts horiek proiektu desberdinetan aplikatu izana erakusten duten dokumentu edo erregistroak, azken horien kasuan hamar urtez.
Erabiltzaileak dohaintzen zerga-ziurtagiria bidaltzeko eskatzen duenean.

Adin txikikoen datu pertsonalak
14 urtetik beherakoen datu pertsonalak tratatu ahal izateko, ezinbestekoa da gurasoen, tutoreen edo adin txikikoaren guraso-ahala duten pertsonen baimena.
Horregatik, adin txikiko batek parte hartzen badu APNABIk, bere kolaboratzaileek edo bere bazkideek antolatutako ekitaldi batean, derrigorrez eman behar dira gurasoak, tutoreak edo adin txikikoaren guraso-ahala duten pertsonak identifikatzeko datuak, helburu bakarra delarik ekintzan parte hartzeko baimena eskuratzea. APNABIk posible du familia-liburua edo beste edozein agiri eskatzea seme-alaba eta guraso arteko harremana, tutore izaera edo adin txikikoaren gaineko guraso-ahala egiaztatzeko.

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Zure datuak jarraian esango diren hirugarren hauei eman ahal izango zaizkie, ondoko arrazoiengatik:

Administrazio Publikoei: Araudi bat egonez gero hartara behartzen gaituena.
Dohaintza eta kuoten ordainketarekin lotutako lagapenak hirugarren pertsonei: zeure borondatez parte hartzen duzun kanpaina, jarduera edo ekimen batetik heldu diren obligazioak betetzeko (adibidez, banku erakundeei eta ordainketa-pasabideen hornitzaileei).

Hornitzaileei: APNABIk kontratatu dituen zerbitzuak emateko zure datuak behar dituztenei (hala nola agentzia, inprenta, tele-marketin enpresa, web aplikazio eta antzekoei), baina bakarrik sinatu ondoren araudiak zure pribatutasuna babesteko eskatzen dituen konfidentzialtasun-kontratuak eta datu pertsonalen tratamendurako kontratuak.
APNABIk etorkizunean zure datu pertsonalak beste batzuei lagako balizkie, horren berri emango zaizu.
Batzuetan, erakundekoak ez diren sistemak erabiliko ditu APNABIk datuak prozesatzeko, esaterako Google forms, Mailchimp… Kasu horietan komeni da arreta handiz irakurtzea zerbitzu horien pribatutasun-politika.

Egiten al du APNABIk nazioarteko datu transferentziarik?
APNABIk ez du egiten nazioarteko datu transferentziarik.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?
Eskubidea duzu APNABIk zuri buruz dauzkan datu pertsonaletara sartzeko (sartzeko eskubidea)
Aldatu ditzakezu zure datu pertsonalak (aldatzeko eskubidea)
Ezabatu ditzakezu zure datu pertsonalak, besteak beste, zure datuak beharrezkoak ez direnean (ezabatzeko eskubidea).
Eska dezakezu APNABIk mugatu dezala zure datu pertsonalen erabilpena; horrelakoetan, datuak gordeko ditugu bakarrik erreklamazioak egiteko (mugatzeko eskubidea).
Eska dezakezu zure daturik ez erabiltzeko baimenean adierazita edo kontratuan ezarrita ez dauden helburuetarako (aurkatzeko eskubidea).
Zure datu pertsonalak fitxategi informatiko batean eskuratu ditzakezu zerorrek erabiltzeko edo hirugarren bati emateko (eramateko eskubidea).

Datuen segurtasuna
Segurtasun neurri egokiak aplikatu ditugu zure datu pertsonalak ez daitezen galdu ustekabean, ez daitezen zabaldu, edo inork ez ditzan aldatu, erabili edo eskuratu baimenik gabe. Gainera, zure datu pertsonalak eskuratzeko baimena izango dute soilik langileek, agenteek, kontratistek eta kontratuzko obligazioak betetzeko edota zerbitzu bat emateko datu horiek ezagutu behar dituzten hirugarrenek. Pertsona/erakunde horiek konfidentzialtasun-baldintzak betetzen dituzte eta guk esandako moduan tratatuko dituzte zure datuak.
Hainbat prozedura ezarri ditugu datu pertsonalen balizko ihesak kudeatzeko, eta konpromisoa hartzen dugu bai zuri eta bai dagokion organo arautzaileari jakinarazteko legeria aplikagarriak jakinarazi beharrekotzat jotzen dituen ihes guztiak.

Cookie-ak
Webgune honetan nabigatzen zabiltzan bitartean zure ordenagailuari buruzko informazioa bildu dezakegu sistemaren administraziorako, esaterako zure IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota. Gure webguneko nabigazioari buruzko datu estatistikoak dira, guretzat lagungarri direnak webgunea hobetzeko eta zerbitzu hobea eta pertsonalizatuagoa emateko. Zehazki, lagungarri zaizkigu ondoko zereginetarako:

Estimazio bat egiteko erabilpen zifrei eta patroiei buruz.
Zure lehentasunei buruzko informazioa gordetzeko eta gure webgunea pertsonalizatzeko zure interesen arabera.
Zure bilaketak azkartzeko.
Zu ezagutzeko gure webgunera berriro sartzen zarenean. 

Erabiltzaileak posible du cookie-ak ez onartzea, nabigatzailean horretarako konfigurazioa aktibatuz. Halere, konfigurazio hori aukeratzen badu, gerta liteke webguneko toki batzuetan ezin sartu izatea. Ez baduzu zure nabigatzailea konfiguratu cookie-ak onar ez ditzan, gure sistemak cookie-ak sortuko ditu webgune honetara sartzen zaren bakoitzean.

Zehazki, gure webguneek cookie hauek erabiltzen dituzte:
ga: Google Analytics-en cookie anonimoa
cc_cookie_accept
cc_cookie_decline

Hobeto jakiteko zer den cookie bat eta cookie-ak desaktibatzen ikasteko, kontsultatu gure cookie politika.

© 2017 APNABI. Pintor Antonio Guezala, 1, 2 bajo 48015 Bilbao. Telf: 944 755 704

LEGE OHARRAPRIBATUTASUN POLITIKA

Comments are closed.