Baliabide interesgarriak argitaratu ditu APNABIk AENdun pertsonekin alarma-egoera lantzeko

Apnabi Autismo Bizkaiak #APNABIetxean kanpaina hasi du, koronabirusaren alarma-egoeragatik konfinamenduan dauden familiei eta AEN duten pertsonei laguntzeko. Elkarteko familien beharrei erantzuten jarraitzeko erakundeak aktibatu duen dispositibo berezi zabalaren osagarri gisa sortu da ekimena, eta egun hauetan sareetan zehar dabiltzan beste elkartasun-ekimen batzuekin bat egin du. #APNABIetxean kanpainak elkarteko profesionalek landu edo…